Entradas

Mostrando entradas de diciembre, 2017

ISLA HANDIAN

Islandiako egurrezko etxe txiki batean nago. Ez dut beste ezer inguruan eta laku izoztu erraldoi bat islatzen da nire begietan leihotik begiratzen dudan bakoitzean. Hotzegi egiten du kanpoan, baita barruan ere. Barrenak berotzeko edandako whisky botila hutsa konketaren gainean dago eta aurrekari penalen zerrenda luzeegia, nirea eta besteena dena, hozkailuan zintzilikaturik utzi dut.   Behin, telebistan entzun nuen bihotz apurtu bat dela krimenik handiena  eta errudunak ez duela sekula zigorrik jasotzen. Ordutik, amaigabea den zerrenda hori idazten jarraitzen dut, amorante kriminal horien izenak nabarmenduz, neure izena ere bertan grabatuz. Erruduna eta biktima naiz aldi berean. Horregatik, ez nekien geratu edo joan behar nintzen, beraz, etorri egin naiz korrika batean. Erbestean dabilen etorkin edo iheslari politiko baten lez nabil, kulparen pisua gainean harturik, baina aukera bakarra ihes egitea izanik. Noizbait norbait, egindako guztiagatik barkamena eskatzen ausartuko den espe